XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baserrietan sagardoa etxeko sagarrekin egiten zen.

Sagardoa etxean edateko zen.

Hasieran sagardotegiak baserritarren tabernak ziren...

Han, orduak eta orduak pasatzen zituzten bertsotan, sagardoarekin batera sardinzarrak, arrautza egosiak eta gaztainak janez.

Azkeneko hogeita hamar urte hauetan, izugarrizko fama hartu dute, eta jende asko ibiltzen da sagardotegietan.

Sagardotegiak ez dira irekita egoten urte osoan.

Sagardoa dastatzeko prest dagoenean irekitzen dira, urtarrilaren 20tik Aste Santura arte hain zuzen.

Hilabete horietan, eta gehien bat asteburuetan, beteta egoten dira sagardotegi guztiak.

Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldetik joaten da jendea Gipuzkoako sagardotegietara.

Sagardotegietako menua ere aldatu egin da.

Orain bakailao tortila, txuleta eta, postretarako, intxaurrak eta gazta jaten dira.

Edateko, nola ez, sagardoa, baina ez botilan: bakoitzak upeletik zuzenean hartu behar du sagardoa.